[PROIEKTUEN KUDEAKETA AURRERATUA]

Proiektu iraunkor eta eraldatzaileak eraikitzen

Proiektu on bat ideia on batekin hasten da, baina iraunkorra izateko zenbait oztopo gainditu behar ditu: bideragarritasun ekonomikoa ziurtatu, balio eraldatzaileak finkatu, hazten jakin eta aliatuak aurkitu. Ekintzakoopek, bide horretan, proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa, ekologikoa eta soziala batera uztartuz, laguntza eskaintzen du.

Ez dugu uste bideragarritasuna soilik zenbakietan dagoenik. Ikuspegi integraletik lan egiten dugu: gobernantza, komunitatearekiko eta ingurunearekin konpromisoa, merkatu sozialaren eta balio-kate eraldatzaileen estrategia, antolaketa eta interkooperazioa elkarren osagarri direla ulertuz.

— Zer egingo dugu batera?

Bideragarritasun ekonomikoa

  • Bideragarritasun-planen elaborazioa eta azterketa estrategikoa, proiektuaren hasierako fasean zein birmoldaketa-momentuetan.
  • Aurrekontu-plangintza eta finantza-jarraipena, erakundearen ekonomia-arloa indartze aldera.Finantzaketa-iturrien diagnostikoa: diru-laguntzak, finantza etikoak…Kostuaren analisia eta prezio-politiken diseinua, balioekin koherentzia mantenduz.
  • Finantzaketa-iturrien diagnostikoa: diru-laguntzak, finantza etikoak…
  • Kostuaren analisia eta prezio-politiken diseinua, balioekin koherentzia mantenduz.

Proiektuen egonkortzea eta eskalatzea

  • Proiektu kooperatiboek edo sozialek bere lehenengo urteak gainditu ondoren sarritan aurkitzen dituzten erronketan laguntza: nola hazi estrategikoki, eskalagarritasuna eta interkooperazioa oinarri hartuta.
  • Lantaldeen antolaketa, lana banatzeko metodologiak eta barne-prozesuen hobekuntza.

Interkooperazio estrategiak

Kooperatibek ez dira kooperatibetan amaitzen sinesten dugu. Interkooperazioa — hau da, kooperatiben arteko lankidetza estrategikoa — da ekonomia sozialaren berrikuntzarik indartsuenetako bat. Horregatik, ildo honetan ere zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Kooperatiben arteko aliantzen identifikazioa eta erraztea.
  • Interkooperazio-proiektuen diseinua eta akonpainamendua.
  • Lurralde-ekosistema kooperatiboak sendotzeko estrategiak.

Arlo juridiko eta administratiboa

Lurraldeetan proiektuak akonpainatzen ari garenean, erronka juridiko-administratiboei aurre egiteko beharra etengabe agertzen ari da. Sortzen diren korapilo eta gatazka horiek izaera anitzekoak dira: udalgintza mailako hitzarmen eta lizitazioetan elkarlan kooperatibo-komunitariorako zailtasunak, eskala handiko edo eskualde mailako proiektuetan kooperatiba forma integralen eratzea dagokien estatutu eta barne araudi konplexuekin, jabetza kolektibo eta kooperatiborako beharrak… Guk estrategikoki arlo juridikoa aztertu eta eragile juridiko espezializatuekin lankidetzan ondorengo lanak egiten ditugu:

  • Hitzarmen publiko-kooperatibo-komunitarioen diseinuan, klausula gakoen aholkularitza.
  • Erosketa Publiko Estrategikoan aholkularitza, irizpide sozialak eta ingurumenekoak txertatzeko.
  • Errelebo prozesuetan jabetza eta jarduera ekonomikoaren inguruko aholkularitza juridikoa eskaini.
  • Kooperatiba baten sorrera eta abiatze prozesurako beharrezkoa den marko juridiko-administratiboaren inguruko bide-orria erraztu.
  • Kooperatiben Estatutu eta barne-araudi eraldatzaileak diseinatzeko giltzarriak eskaini.

Komunikazioa eta digitalizazioa

Edozein proiekturen eraldaketa lantzean, komunikazio estrategikoak eta digitalizazioak berebiziko garrantzia hartzen du. Prozesuak hobetzeko beharra sortzen da, hauek optimizatzekoa, proiektuaren balioekin bat datozen tresnen aldeko hautua egiten da askotan… Kontestu horretan, proiektuaren estrategia orokorrarekin koherentzian, komunikazioko bide-orri estrategikoa egiten laguntzen dugu, eta baita bertatik sortutako behar zehatzei (digitalizaziokoak, markarekin lotutakoak, etabar) erantzuten ere. Besteak beste, honako lanak egiten ditugu:

  • Komunikazio estrategiaren lanketa.
  • Komunikazio kanpainen diseinu eta exekuzioa.
  • Komunikazio-aholkularitza.
  • Harremanen lanketa.
  • Tresna digitalak ezartzeko bide-orrien sorrera eta hauen inplementazioa.
  • Formazioa, lantaldeko kideak arlo hauetan ahalduntzeko.