EKINTZA
Ekintzakoop ekintzarako dispositiboa da, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ikuspegia proiektu eta tokiko ekosistemetan garatzen laguntzen duena.
— Zerbitzuak
Tokiko
sozioekonomiaren
eraldaketarako estrategiak
Ekosistema kooperatiboen, eta tokiko subjektu kolektiboen eta eraldatzaileen sustapenean egiten dugu lan, estrategia publiko-komunitario-kooperatiboak erraztuz. Estrategia hauen artean Herri Kooperatibak ditugu bereizgarri.
Kooperatibagintza
Ekintzailetza kooperatiboko programak eta bidelaguntzak sortzen laguntzen dugu. Hortaz gain, proiektuen kontsolidazioan eta enpresen erreleboa eta transformazio kooperatiboa errazten ere jarduten dugu. Guzti honetarako,
beste hainbat tresnen artean, KoopFabrika metodologia erabiltzen dugu.
Proiektuen kudeaketa
aurreratua
Proiektuek hainbat erronkari aurre egin behar izaten diote beraien ibilbidean zehar eta guk kudeaketa aurreratua eskaintzen dugu eremu hauetan: arlo juridiko eta legala; bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazioa; interkooperazioa eta eskalagarritasuna; eta komunikazioa eta digitalizazioa.
— Nola eta zertan egiten dugu lan
Eskuhartzen dugun proiektu guztietan prozesuari ematen diogu garrantzia eta, hortaz, lan-prozesuetan honako faseak barnebiltzen ditugu:
- Analisia
- Estrategia bide-orria
- Praktikatik abiatutako ikerketa ekintzailea
- Esku-hartze zuzen eta pertsonalizatua
Askotariko erronkak daude gure jendarteko burujabetza eremu guztietan. Gure ekarpena nagusiki eremu hauetan zentratuko da:
- Teknologia eta digitalizazioa
- Komunikazioa
- Elikadura
- Energia komunitateak
- Zaintzak eta kooperatibak denontzat
- Merkataritza eta ostalaritza
- Eta abar
Emantzipazioa
Konfiantza
Etorkizun desiragarriak
Burujabetzak
Sareak
Antiarrazismoa
Ikasiz eta heziz
Bizitzak, herrietatik abiatuz
Lana
Lurraldea
Pertsonak
Kooperatibismoa
Komunitateak
Ekonomia feminista
Interkooperazioa
Bidelagunak
Prozesuak
Denbora bizigarriak
Elkar-zaintzan
Pentsamendu kritikoa
Lana
Lurraldea
Pertsonak
Kooperatibismoa
Komunitateak
Ekonomia feminista
Interkooperazioa
Bidelagunak
Prozesuak
Denbora bizigarriak
Elkar-zaintzan
Pentsamendu kritikoa
Emantzipazioa
Konfiantza
Etorkizun desiragarriak
Burujabetzak
Sareak
Antiarrazismoa
Ikasiz eta heziz
Bizitzak, herrietatik abiatuz 
Ekonomia feminista
Interkooperazioa
Bidelagunak
Prozesuak
Denbora bizigarriak
Elkar-zaintzan
Pentsamendu kritikoa
Emantzipazioa
Konfiantza
Etorkizun desiragarriak
Burujabetzak
Sareak
Antiarrazismoa
Ikasiz eta heziz
Bizitzak, herrietatik abiatuz
Lana
Lurraldea
Pertsonak
Kooperatibismoa
Komunitateak
KOOP
Bigarren graduko kooperatiba bat
da Ekintzakoop, gaur gaurkoz hiru
kooperatibak osatutakoa:
Lakari, Talaios, TaPuntu
Lakari Kooperatiba Elkarte Txikia
Zarautzen kokatutako 6 emakumez osatutako kooperatiba da, 2015ean sortua, elikadura osasuntsua eta kontsumo eredu jasangarria sustatzeko helburuarekin. Denda eta sukalde bat ditu, eta gunerokorako jakiak eskaintzeaz gain, oparitarako saskiak eta ekitaldietarako mokadu-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Olatukoop sareko kide fundatzaileetakoa da. Baina Lakari denda bat baino gehiago da; elikadura burujabetzari loturiko hainbat proiektutan aholkularitza lanetan ere badihardu eta herriko Errigora taldeko eta Biolur elkarteko kide ere bada.


Talaios Kooperatiba
Orereta-Errenterian kokatutako kooperatiba da, 2012an sortua eta ahalduntzean oinarritutako sareak garatzen dituena eta 8 kidez osatua. Proiektu kooperatiboen aholkularitzan, teknologia libreetan oinarritutako (software eta hardware) garapenean, eta formazioan espezializatua. Olatukoop sareko kide fundatzaileetakoa da. Komunikazio teknologietako prestakuntza eta aholkularitzaz gain, software libreko tresnetan oinarritutako garapena eskaintzen ditu. 2024tik TEKS elkartearen bidez Errenteriako Torrekua proiektuaren kudeaketan dihardute, teknologia burujabetza sustatzen.
Tapuntu Kooperatiba Elkarte Txikia
Usurbilen kokatutako kooperatiba bat da, 2015. urtean sortua eta 8 kidez osatua. Enpresa, erakunde zein elkarteen bidelagun komunikatibo zein estrategiko izatea da bere jarduera nagusia. Gainera, prozesu eta proiektuen bidelaguntza estrategikoan eta formazioan ere aritzen da. Hiru lerrotan banatzen da bere eskaintza: komunikazio estrategikoa, formazioa eta interkooperazioa. Olatukoop sareko kide aktibo da 2016az geroztik. Era berean, Beterri-Buruntza eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea helburu duen Beterri Saretuz elkarteko kide fundatzaileetako bat da, eta baita euskarazko komunikazio agentzien Markalariak elkarteko sortzaileetako bat ere.




