Ekintzakoopen uste dugu ezagutzak ere eraldatzailea izan behar duela. Horregatik, gure ikerketa eta sistematizazio-lana ez da laborategian gordetako zerbait, baizik eta eguneroko praktikarekin elkarrizketan sortzen den hori. Praxitik ikasten dugu, eta ikaskuntza hori partekatzen dugu.

Ekonomia eraldatzailearen arloan, metodologiak, tresnak eta ikaskuntzen bildumak funtsezkoak dira: ESE eragileen artean transferitzen joateko, eraginkortasuna hobetzeko eta ekosistema osoari mesede egiteko.

— Zer egingo dugu batera?

Kultura kooperatiboa

Kooperatiben eta elkarte kooperatiboen barnean sortzen den kultura da, non parte-hartzea, demokrazia, elkarlana, arduraren banaketa eta komunitatearen garapena dira oinarrizko balioak. Kultura hau ez da soilik enpresa-eredu bat, baizik eta bizimodu eta lan-eredu bat, non pertsonek eta taldeek batera lan egiten duten helburu komunak lortzeko. KoopFabrika proiektuaren baitan ere adierazle-sistema bidez landu dira elementu hauek eta guretzat oinarri da eredu hori kultura kooperatiboaren eta ESEaren hedapenerako:

  • Tailer eta mintegi praktikoak, ESE eta kooperatibetan dauden pertsona eta kolektiboentzat.
  • Topaketa eta ekitaldi publikoak, herritarrei zuzenduak egiteko modu eraldatzaileak ikusarazteko.
  • Unibertsitate eta ikastetxeekin lankidetza, Kooperatiben kultura eta balioak irakasgai gisa sartzea sustatu, ikasleei kooperatiben sorreran parte hartzeko aukera emanez.
  • Udal eta gobernu-erakundeekin lankidetza: Kooperatiben garapenerako politika publikoak sustatu, eta kooperatiben sorrera eta garapena errazten duten neurriak bultzatzeko.
  • Argitalpenak sortu kultura kooperatiboari buruzko informazioa eta esperientziak partekatzeko.

Sistematizazioa eta ebaluazioa

  • Proiektu eta programen sistematizazioa: ikasitakoa dokumentatu, irakaspenak erauzi eta etorkizunerako gidak sortu.
  • Inpaktu sozialaren ebaluazioa, kualitatibo zein kuantitatiboa, erakundearen benetako ondorioa ikusgai egiteko.

Diagnostikoak eta azterlanak

  • Lurraldeko ESE ekosistemen diagnostiko parte-hartzaileak.
  • Kooperatiben eta erakundeen barne-diagnostikoak: indarguneak, ahuleziak eta garapen-ildoak.
  • Sektore-azterlanak, politika publikoen diseinurako edo erabaki estrategikoetarako.

Tresnen eta metodologien sorkuntza

Ekintzakoopek badu konpromiso bat: praktika-eremuan sortutako jakintza sozializatzea. Horregatik, metodologiak, gidak eta tresnak sortzen ditugu beste eragileek erabiltzeko eta egokitzeko, ESE ekosistema osoaren alde.

  • Akonpainamendu-tresnen diseinua ikuspegi intersekzionalarekin.
  • Formazio-materialak eta kasu praktikoak.
  • Programen ebaluazio-esparruak eta adierazle-sistemak.

Ikerketa aplikatua

Gure ikerketa-lana etengabe lotuta dago errealitateari: ez gara abstrakzioan aritzen. Ekonomia feministaren eta eraldatzailearen errealitatean eragin nahi duten galderei erantzuten diegu. Administrazio publikoekin, unibertsitateekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan, praktika eta teoria uztartzen ditugu.